Baso alubiala eta hari loturiko habitat higrofiloak hobetzeko lanak egin dira Insua de San Roquen (2014/04/01)
Martxoaren bukaeran eta apiril hasieran, LIFE TREMEDAL proiektuaren barruko lanak egin dira Insua de San Roquen (Rábade eta Outeiro de Rei, Lugo), bertako basoaren eta hari loturiko habitat sorta baten kontserbazio-egoera hobetze aldera. Helburua da bertako habitat higrofiloen heterogeneotasuna handitzea, horrelako habitat-mosaiko bat ezartzea sustatze aldera, kontserbazio-balio handia baitute. Era berean, Phytophthora alni onddoak ukituriko ibaiertzeko basoa lehengoratzea sustatuko da, Galiziako haltzei erasan baitie.
Posted in: Albisteak
Deja un comentario (0) →