Noticias

Archivo del autor

Insua de San Roqueko nartzisoak loretan (2015/04/22)

Joan den martxoan, LIFE+ TREMEDAL proiektu barruko galiziar lekuneak bisitatzean, ikusi da  Narissus pseudonarcissus subsp. nobilis espeziea loretan zela Insua de San Roquen (Rábade, Outeiro de Rei; Lugo). Nartziso espezie hori zaurgarri gisa sailkatua dago Galiziako espezie Mehatxatuen Katalogoan, eta Batasunaren interesekotzat jo da habitatei eta espezieei buruzko Europako Zuzentarauan, hau da, Habitat Zuzentarauan. Espeziea […]

Seguir leyendo →

Publicado en: Albisteak

Deja un comentario (0) →

Lehengoratzeko lanak aztergai, Cospeitoko Aintziran (2015/04/20)

IBADER erakundeko teknikariak bisitan izan dira Cospeitoko Aintziran, LIFE+ TREMEDAL proiektuak hezegunean zer-nolako eraginak dituen ikusteko. Jarduketako xede diren habitat guztietan, flora inbentarioak egin dira, eta arreta berezia jarri da jarduketa eremuetako istilen egoeran.  Gainera, Eryngium viviparum lehentasunezko espeziea istiletan nola garatzen ari den ikusteaz landa, Pilularia globulifera eta Luronium natans espezie babestuak bertan hazten […]

Seguir leyendo →

Publicado en: Albisteak

Deja un comentario (0) →

Baso alubiala Insua de San Roquen sendotzea (2015/02/24)

IBADER erakundeak LIFE+ TREMEDAL proiektuaren baitan garatzen dituen jardueren artean, Lugoko probintziako balio ekologiko handiko lekune batean ari dira lanean, gaur egun: Insua de San Roquen, hain zuzen. Leku honetan, zehazki, Europar Batasunean kontserbaziorako lehentasuna duen habitat bat sendotzeko lanak egiten ari dira. Honatx habitata: Alnus glutinosa eta Fraxinus excelsior espezieen baso alubiala. Izen horretan […]

Seguir leyendo →

Publicado en: Albisteak

Deja un comentario (0) →

Prestatu dira LIFE TREMEDAL proiekturako interesekoak diren zohikaztegietako eta ingurune higrofiloetako 20 espezie ernamuintzeko eta landatzeko protokoloak; (2015/01/20)

Proiektuaren xede diren 20 taxoien ugalketa-materiala bildu, garbitu eta gorde ondoren, eta behin Gijongo Lorategi Botaniko Atlantikoaren Germoplasma Bankuan kasuan kasuko ernetze probak bukatutakoan, aipatu taxoi bakoitza ernamuintzeko eta landatzeko protokoloak prestatu dira. Espezie horien habitatari, banaketari eta loratze-garaiari buruzko datu orokorrak biltzeaz gain, Protokoloak hazien biologiaren inguruko ezaugarri nabarienak ere bildu ditu (tipologia eta […]

Seguir leyendo →

Publicado en: Albisteak

Deja un comentario (0) →

7210* Cladium mariscus espeziearen kare zohikaztegiak lehentasunezko habitata lehengoratzea. Espezie hori Ollos de Begonten landatzea (2015/01/17)

LIFE TREMEDAL proiektuaren lanen artean, Ibader erakundeko teknikariek Cladium mariscus espeziearen aleak Ollos de Begonteko zenbait tokitan landatu dituzte. Espezie-formazio horiek lehentasunezko habitat hau osatzen dute: Cladium mariscus espeziearen kare zohikaztegiak  (HIC 7210*), eta lehengoratzen ari da LIFE TREMEDAL proiektuaren baitan. Horrelako formazioak ugari samarrak dira Galiziako itsasertzean. Barnealdean, ordea, habitat mota hori Galiziako Natura […]

Seguir leyendo →

Publicado en: Albisteak

Deja un comentario (0) →

Japoniako ikertzaileak LIFE TREMEDAL proiektuko jarduketa lekuneetan bisitari (2015/17/01)

Hokkaido, Tukushima eta Obihiro unibertsitateetako ordezkariak LIFE TREMEDAL proiektuaren aurkezpenean izan dira, hezeguneetako habitatak lehengoratu eta hobetzera bideratutako lanen eredu gisa.  Gero, proiektua garatzen ari den jarduketa-eremu batzuetara joan ziren, emaitzak ikusteko. Japoniako unibertsitate batzuetako ikertzaileen eta Ibader nahiz Proepla erakundeetako lankideen arteko ezagutzak trukatzeko lan jardunaldien  barreneko ekitaldia izan da.

Seguir leyendo →

Publicado en: Albisteak

Deja un comentario (0) →

Espezie mehatxatuak Galiziako jarduketa eremuetan ezarri dira (2015/01/17)

Cospeitoko Aintziran (Parga-Ladra-Támoga KBE) hainbat lan egin dira, Batasunaren intereseko habitat mota batzuk eta “cardiño da lagoa” (Eryngium viviparum) espeziea hobetzeko. Horren ondorioz, onurak ere izan dira beste espezie urtar batzuentzat. Horrela, cardiño da lagoa espeziearen populazioak ezartzeaz gain (lehentasunezko espeziea Europan), beste bi flora espezie mehatxaturen populazioak aurkitu dira: Luronium natans eta Pilularia globulifera, […]

Seguir leyendo →

Publicado en: Albisteak

Deja un comentario (0) →
Página 5 de 9 «...34567...»