Europako Batzordeak TREMEDAL proiektuaren aurrerapenak egiaztatu zituen lekuan bertan (2015/05/14)
Izan ere, Europako Batzordeko bi teknikari Nafarroan izan ziren joan den astelehenean, maiatzaren 11n, LIFE-TREMEDAL Europako proiektua nola garatzen ari den gainbegiratzeko. Egitasmoa 2012an abiarazi zenez geroztik sortu den dokumentazioa oinarri harturik, teknikariek proiektua aurrera doala egiaztatu zuten, eta horrez gain, biak ere Belateko Zohikaztegia bisitatzera joan ziren, bertan egindako lanek kontserbazio egoeran eragindako hobekuntzak ikuste aldera. Lanak TREMEDAL proiektuaren baitan egin dira.
Irudian, bisitariak Belateko Zohikaztegian. Tximeletaren keinua egiten ageri dira, Natura 2000 Sarearen Nazioarteko Egunaren karira, maiatzaren 21ean ospatuko baita.
Posted in: Albisteak
Deja un comentario (0) →