Noticias

LIFE+ TREMEDAL proiektuak zohikaztegietako lurzoruen tenperaturak erregistratuko ditu (2014/11/21)

LIFE+ TREMEDAL proiektuaren baitan, Oviedoko Unibertsitateko taldea / Lorategi Botaniko Atlantikoak hainbat termometro jarri ditu Vegas de Liordes eta Comeya bazterretan. Termometroek lurzoruaren tenperaturak erregistratuko dituzte datozen bost urtean eta informazio baliosa emanen dute habitat horiek berariaz duten ekologiaz. Vegas de Liordes eta Comeyako termometroen aurretik, beste batzuk ere paratu dira Kantauriar Mendikateko beste zazpi zohikaztegi inguruenetan.

Instalazioa GLORIA proiektu ezagunaren metodologiari jarraitu zaio, klima-aldaketak mendiko ekosistemetan dituen ondorioak ikusteko. Datuak baliagarriak izanen dira lurzoru istiltsuetako eta zohikaztegi lurzoruetako berezitasun termikoak hobeki ulertzeko eta, era berean, prozesu ekofisiologikoei buruzko ereduak prestatzeko; ernetzea kontrolatzea, adibidez. Era berean, datuak baliagarriak izanen dira landaretzaren gaineko datuekin alderaketa egiteko. Azken datu horiek lortuko dira azienda ez sartzeko itxituren gainean egin asmo den jarraipenetik.

 

Comeya Bajo

Comeya Bajo

Vega de Liordes

Vega de Liordes

 

Posted in: Albisteak

Deja un comentario (0) →