{"id":5045,"date":"2013-06-18T08:00:00","date_gmt":"2013-06-18T06:00:00","guid":{"rendered":"http:\/\/www.lifetremedal.eu\/?page_id=5045"},"modified":"2014-11-13T13:55:41","modified_gmt":"2014-11-13T12:55:41","slug":"natura-2000","status":"publish","type":"page","link":"https:\/\/lifetremedal.eu\/eu\/natura-2000\/","title":{"rendered":"Natura 2000"},"content":{"rendered":"<h3><b>Sarrera: Natura Sareko Eskualde Atlantikoa<\/b><\/h3>\n<h5><span style=\"color: #ff0000;\"><b>Europar Batasunak bederatzi eskualde biogeografiko ditu, eta haietako bakoitzak bere ezaugarriak ditu landaretzari, klimari eta geologiari dagokienez. Batasunaren Intereseko Lekuak (BIL) eskualde bakoitzaren arabera aukeratzen dira, Estatu kide bakoitzak kasuan kasuko eskualdean aurkezten dituen zerrenda nazionalak oinarri harturik<\/b><\/span>.<\/h5>\n<div class=\"one_half\">\n<p>Maila horretan lan egitean errazagoa da kontserbatzea herrialdez herrialde antzeko natur baldintzak dituzten espezieak eta habitat motak, muga politiko eta administratiboen gainetik. Hegaztiei buruzko Zuzentarauan hegaztientzat ezarri diren babes bereziko eremuekin batera, eskualde biogeografiko bakoitzerako aukeratu diren BILek osatzen dute Natura 2000 Sarea, Europar Batasuneko 27 herrialdetan dagoena. Eskualde horietako bat Atlantikoa da, eta horren baitan, TREMEDAL proiektua dago.<\/p>\n<p><strong>Natura\u00a02000<\/strong>\u00a0Europako sare ekologiko bat da eta biodibertsitatea zaintzeko eremuek osatua dago. Helburua da Europako espezierik eta habitatik mehatxatuenek epe luzera bizirik iraun dezatela, eta era berean, giza jardueren eragin kaltegarriak biodibertsitatean sortzen duen galera eten egitea.<\/p>\n<p>Sarearen barruan badira Batasunaren Intereseko Lekuak (BIL), hots, Estatu kideek izendatutako eremuak dira Habitatei buruzko Zuzentarauarekin bat (1992\/43), eta halaber, badira Hegaztiak Babesteko Eremu Bereziak, 1979ko Hegaztiei buruzko Zuzentarauan ezarritakoarekin bat izendatuak.<\/p>\n<\/div>\n<div class=\"one_half\">\n<p>BILak Kontserbazio Bereziko Eremu gisara (KBE) izendatu behar dira, eta horretarako,\u00a0 kudeaketa plan bat garatu beharra dago. Plan horrek behar diren ekintzak, neurriak eta jarraibideak ezarriko ditu helburuak lortze aldera.<\/p>\n<p>2009ko datuen arabera, Espainiak bere lurralde-azaleraren % 24,5 izendatu du Batasunaren Intereseko Leku gisara, eta\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 % 20,6, berriz, Hegaztiak Babesteko Eremu Berezi gisara.<\/p>\n<p><strong>Informazio gehiagorako:<\/strong><br \/>\n<a href=\"http:\/\/ec.europa.eu\/environment\/nature\/natura2000\/\" target=\"_blank\">Europako Natura 2000 Sarearen web<\/a><br \/>\n<a href=\"http:\/\/www.magrama.gob.es\/es\/\">Web Natura 2000 an MAGRAMA Ofiziala<\/a><\/p>\n<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Sarrera: Natura Sareko Eskualde Atlantikoa Europar Batasunak bederatzi eskualde biogeografiko ditu, eta haietako bakoitzak bere ezaugarriak ditu landaretzari, klimari eta geologiari dagokienez. Batasunaren Intereseko Lekuak (BIL) eskualde bakoitzaren arabera aukeratzen dira, Estatu kide bakoitzak kasuan kasuko eskualdean aurkezten dituen zerrenda nazionalak oinarri harturik.<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"parent":0,"menu_order":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","template":"page-template-full-width.php","meta":{"footnotes":""},"class_list":["post-5045","page","type-page","status-publish","hentry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/lifetremedal.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/5045","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/lifetremedal.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages"}],"about":[{"href":"https:\/\/lifetremedal.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/page"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/lifetremedal.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/lifetremedal.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5045"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/lifetremedal.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/5045\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5057,"href":"https:\/\/lifetremedal.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/5045\/revisions\/5057"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/lifetremedal.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5045"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}