{"id":1235,"date":"2013-10-11T11:31:07","date_gmt":"2013-10-11T09:31:07","guid":{"rendered":"http:\/\/www.lifetremedal.eu\/?page_id=1235"},"modified":"2014-02-18T14:51:07","modified_gmt":"2014-02-18T13:51:07","slug":"jarduerak","status":"publish","type":"page","link":"https:\/\/lifetremedal.eu\/eu\/life-tremedal\/jarduerak\/","title":{"rendered":"Jarduerak"},"content":{"rendered":"<h5><span style=\"color: #ff0000\">A. Prestaketa ekintzak<\/span><\/h5>\n<p>Ekintza multzo honen barruan sartzen dira Iberiar Penintsulako Eskualde Biogeografiko Atlantikorako zohikatz habitaten presentzia eta banaketari buruzko azterketa, horien tipifikazioa eta karakterizazioa. Era berean, proiektuko kokalekuen \u201cex ante\u201d ebaluazioa egingo da, proiektuaren jarraipenerako adierazle komunak identifikatuko dira, eta kontserbazio ekintza zehatzak egiteko beharrezko proiektu teknikoak idatziko dira.<\/p>\n<dl class=\"tabs_type_1\"><dt class=\"current\">A.1. Diagnosia, azterketa eta adierazleen identifikazioa<\/dt><dd class=\"current\"><h5>Diagnosia, lurralde azterketa eta adierazleen identifikazioa<\/h5>\n<p>Proiektuan jorratzen diren habitatak bereziki delikatuak dira. Hori dela eta, gauzatzen diren itxuraberritze ekintzen aurrean izan dezaketen erantzunaren <strong>jarraipen<\/strong> oso zehatza egin behar da. Ondorioz, Iberiar Penintsulako Eskualde Biogeografiko Atlantiko osorako zohikaztegi habitatak edo habitat higrofiloak kudeatu eta itxuraberritzeko irizpideak abalatzen dituzten datu zientifiko eta teknikoak eduki behar dira. A 1 ekintzaren bitartez, zehazki, ziurgabetasun maila murriztu nahi da itxuraberritze proiektuaren nondik norakoak ezartzeko orduan, eta, gainera, eskualde biogeografiko osora heda daitezkeen kudeaketa irizpideak ezarri nahi dira.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.lifetremedal.eu\/eu\/life-tremedal\/jarduerak\/a1-ekintza\/\" class=\"small white tt-button\" target=\"_self\"> Osorik irakurri <\/a><\/p>\n<\/dd><dt>A.2. Plangintza teorikoa<\/dt><dd><h5>Itxuraberritze ekintzen plangintza teknikoa<\/h5>\n<p>C atalean programatutako habitaten itxuraberritze ekintzak aldez aurretik proiektatu behar dira, zehaztasun espezifikoak ezartzeko: altxaketa topografikoak, dikeen dimentsioak, azken eraikuntzaren zehaztasunak eta abar. TREMEDALen gauzatuko diren proiektu teknikoen tipologiak honako <strong>ekintza<\/strong> hauek barne hartzen ditu:<\/p>\n<ul style=\"margin-bottom: 25px\">\n<li>Itxuraberritze hidrologikoa.<\/li>\n<li>Zuzenketa eta berreraketa topografikoa.<\/li>\n<li>Abeltzaintza kudeaketa iraunkorrerako azpiegiturak egitea. hesi mugikorrak, askak.<\/li>\n<li>Landaretza naturala berreskuratzea.<\/li>\n<li>Landare eta animalia espezie exotiko inbaditzaileak deuseztatzea.<\/li>\n<\/ul>\n<p><a href=\"http:\/\/www.lifetremedal.eu\/eu\/life-tremedal\/jarduerak\/a2-ekintza\/\" class=\"small white tt-button\" target=\"_self\"> Osorik irakurri <\/a><\/p>\n<\/dd><\/dl><div class=\"hr hr-dotted\">&nbsp;<\/div>\n<h5><span style=\"color: #ff0000\">B. Lursailak erostea, Arreo- Caicedo Yusoko lakua (Araba) ingurumen aldetik itxuraberritzeko<\/span><\/h5>\n<p>1956. urtetik (eta seguru asko aurretik) <strong>Arreo &#8211; Caicedo Yusoko lakuko hezegunea<\/strong> murrizten ari da, gutxienez % 14, habitat horien ordez nekazaritzako laboreak jarri baitira. Hezegunea bera okupatzeaz gain, inguruko laboreek presioa handia eragiten dute sisteman. Izan ere, ongarriak eta landare osasunerako produktuak erabiltzen dira, landaretza babesgarririk ez dagoen aldietan lursailetan materialak garraiatzen dira, ura ateratzen da (ureztatzeko), eta abar.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.lifetremedal.eu\/eu\/life-tremedal\/jarduerak\/b-ekintza\/\" class=\"small white tt-button\" target=\"_self\"> Osorik irakurri <\/a><\/p>\n<div class=\"hr hr-dotted\">&nbsp;<\/div>\n<h5><span style=\"color: #ff0000\">C. Kontserbazio ekintza zehatzak<\/span><\/h5>\n<ul>\n<li>Natura 2000 Sareko 5 espazioko 11 kokagunetako eta Natura 2000ren parte izango diren edo haren koherentzia ekologikoa areagotzen laguntzen duten beste 5 kokagunetako zohikatz habitatak eta habitat higrofiloak itxuraberritzeko jarduerak.<\/li>\n<li>Proiektuan garatu beharreko itxuraberritze jarduerak bermatzeko beharrezko germoplasma batu, gorde eta epe luzean kontserbatzea.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Hori horrela, C1-C9 kontserbazio ekintza zehatzak egiteko proiektuak honako ataletan idatziko dira:<\/p>\n<dl class=\"tabs_type_1\"><dt class=\"current\">C.1 Jarduera<\/dt><dd class=\"current\"><h5>Nafarroako gune atlantikoarekin lotutako habitat eta zohikaztegietan itxuraberritze ekintzak egitea, eraginak prebenitzea eta kudeaketa egokia egiteko azpiegiturak sortzea<\/h5>\n<p>Ekintza guztira 84,52 hektareatan gauzatuko da eta 8 kokagune barne hartzen ditu: Alkurruntz (1,99 ha Orabidea ubidea BGLn); Arxuria (18,31 ha Orabidea ubidea BGLn); Belate (9,17 ha), Okolin (43,6 ha) eta Xuriain (2,74 ha) Belate BGLn; eta Lixketa (1,54 ha), Maulitx (3,06 ha) eta Mendaur (4,11 ha) \u201ckonektibitaterako zohikaztegi\u201d gisa.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.lifetremedal.eu\/eu\/life-tremedal\/jarduerak\/c1-ekintza\/\" class=\"small white tt-button\" target=\"_self\"> Osorik irakurri <\/a><\/p>\n<\/dd><dt>C.2 Jarduera<\/dt><dd><h5>Jaizkibelgo BGLko zohikaztegiak itxuraberritzea<br \/>\n<\/h5>\n<p><strong>Padurak<\/strong> Jaizkibelgo BGL osoan zehar banaturik daude gune txikien moduan, larreetan, txilardietan, erkamezti hondarretan eta itsas pinu sailetan tartekaturik.<\/p>\n<p>Itsaso alderantz begira dauden mendi hegal eta ibarretan ageri dira, iturbegiekin eta ur isurketa gelditzen den zonekin loturik, harearriak nagusi diren ingurune litologiko batean.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.lifetremedal.eu\/eu\/life-tremedal\/jarduerak\/c2-ekintza\/\" class=\"small white tt-button\" target=\"_self\"> Osorik irakurri <\/a><\/p>\n<\/dd><dt>C.3 Jarduera<\/dt><dd><h5>Arreo-Caicedo Yusoko aintzirako BGL ingurumen aldetik itxuraberritzea<\/h5>\n<p>Dagoeneko B1 ekintzan azaldu den bezala, Arreo-Caicedo de Yusoko aintzira eta bertako ekosistemak hainbat presioren pean daude, batez ere nekazaritzaren jarduerarekin lotutako presioen pean.<\/p>\n<p>Alde horretatik, <strong>lursailen erosketa<\/strong> eta ondorengo <strong>erabilera aldaketa<\/strong> tresna eraginkorrak dira, baina beharrezkoa da horiek beste jarduera batzuekin osatzea: landaretza naturala berreskuratzea, higadurari aurrea hartzea, fauna aloktonoa kontrolatzea eta erabilera publikoa arautzea.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.lifetremedal.eu\/eu\/life-tremedal\/jarduerak\/c3-ekintza\/\" class=\"small white tt-button\" target=\"_self\"> Osorik irakurri <\/a><\/p>\n<\/dd><dt>C.4 Jarduera<\/dt><dd><h5><strong>Usabelartza<\/strong> dermioa Adarra mendian dago, Leitzaran ibaiko BGLren mugatik (ES2120013) 500en bat metrora, eremu horren barruan, ibai sarearen burualdeko zona batean.<\/p>\n<p>Usabelartzan esfagno zohikaztegi azidoak daude, interesa dutenak beren azaleragatik (5 ha baino gehiago) eta bertan halako garrantziko <strong>zohikatz metaketak<\/strong> daudelako (eskualde honetan bakanak).<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.lifetremedal.eu\/eu\/life-tremedal\/jarduerak\/c4-ekintza\/\" class=\"small white tt-button\" target=\"_self\"> Osorik irakurri <\/a><\/p>\n<\/dd><dt>C.5 Jarduera<\/dt><dd><h5>Asturiasko eta Gaztela eta Leongo Picos de Europa BGLetako habitaten kontserbazioarekin bateragarria den abeltzaintza kudeaketarako azpiegiturak<\/h5>\n<p>Ekintza honek barne hartzen dituen bi zonetako hainbat mendetako eta \u2013orain dela gutxi arte\u2013 gehiegizko artzaintzak kalte egin dio bertako zohikaztegien eta, ondorioz, horiek osatzen dituzten batasunaren intereseko habitaten kontserbazio egoerari. Gune hauetako abeltzaintza kudeaketan elementu berriak sartu behar dira, larreen aprobetxamenduari kalterik egin gabe, zohikaztegiaren azalera murrizketa galaraztea eta epe luzean zohikatz sistema hauen funtzionaltasuna ziurtatzea ahalbidetzeko.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.lifetremedal.eu\/eu\/life-tremedal\/jarduerak\/c5-ekintza\/\" class=\"small white tt-button\" target=\"_self\"> Osorik irakurri <\/a><\/p>\n<\/dd><dt>C.6 Jarduera<\/dt><dd><h5>Parga-Ladra-T\u00e1mogako BGLko hezegune kontinentaletan kontserbazio egoera hobetzea: habitat higrofiloak eta behin-behinean urez betetako habitatak Cospeiton.<\/h5>\n<p>Parga-Ladra-T\u00e1mogako BGLk (Galizia) orain hartzen duen lurraldean nekazaritza eta abeltzaintza jarduera XX. mendean zehar handitzearen ondorioz, nabarmen murriztu ziren inguru higrofilo naturalak eta horien lekuan laborantza edo larre intentsiboak (neurri handiagoan edo txikiagoan) ezarri ziren, 50eko hamarkadan haiek erabat idortu ziren arte.<\/p>\n<p>Horrez gainera, egungo klima aldaketa globalaren testuinguruak are sentikorrago eta ahulago bilakatzen ditu urari loturiko inguruak, berez ahulagoak direnak, horien azalera gero eta txikiagoa delako, haiei atxikitako basa animalia eta landare espezie guztiei horrek dakarkien kaltearekin. <\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.lifetremedal.eu\/\/eu\/life-tremedal\/jarduerak\/c6-ekintza\/\" class=\"small white tt-button\" target=\"_self\"> Osorik irakurri <\/a><\/p>\n<\/dd><dt>C.7 Jarduera <\/dt><dd><h5>Parga-Ladra-T\u00e1mogako BGLn <em>Eryngium viviparum<\/em> espeziearen habitata egokitzea eta haren populazioa indartzea<\/h5>\n<p>Parga-Ladra-T\u00e1mogako BGLn dauden inguru higroturbofiloei atxikita, sakonune txiki batzuk daude, zeinetan sasoiko ur gezadun inguruak garatzen dira. Horietan, <em>Eryngium viviparum<\/em> lehentasunezko espezieak bere garapenerako habitat egokia topatzen du.<\/p>\n<p>Egungo klima testuinguruan, <em>Eryngium viviparum<\/em> lehentasunezko espeziearen populazioak bizi diren hezeguneen osaerak eta dinamikak funtsezko garrantzia dute espezie horrek bizirik irauteko. Populazio horiek ziklo erregularrei loturik daude, zeinetan uholde egoerak (udazkenean eta uda hasieran) eta egoera xerikoak (udan) txandakatzen diren. Nabarmena da espezie hau ziklo hidrologikoarekiko sentikorra dela (eta, hortaz, urtaroen irregulartasun handiagoa dakarren egungo klima aldaketa globalaren prozesuarekiko).  Faktore hauek, espezie exotiko inbaditzaileen eragin gero eta handiagoarekin eta gizakiaren ekintzak haren habitata suntsitzearekin batera, garrantzitsuenak dira espezie honen kontserbazioaren aldetik. <em>Erynigum viviparum<\/em> espeziearen populazio guneak indartzea eta gehitzea funtsezko ekintza bat da, horren banaketa txikia duen eta horren mehatxaturik dagoen taxon bat<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.lifetremedal.eu\/eu\/life-tremedal\/jarduerak\/c7-ekintza\/\" class=\"small white tt-button\" target=\"_self\"> Osorik irakurri <\/a><\/p>\n<\/dd><dt>C.8 Jarduera <\/dt><dd><h5>Lehentasunezko habitaten (7210*; 91E0*) kontserbazio egoera hobetzea Parga-Ladra-T\u00e1mogako BGLn<\/h5>\n<p>Ekintza honen helburua lehentasunezko habitat turbofilo eta hidrofiloen kontserbazio egoera hobetzea da.<\/p>\n<ul>\n<li>7210* <em>Cladium mariscus<\/em> espeziearen eta <em>Caricion davallianae<\/em> espeziedun kare zohikaztegiak<\/li>\n<li>91E0* <em>Alnus glutinosa<\/em> eta <em>Fraxinus excelsior<\/em>en baso alubialak (<em>Alno- Padion, Alnion incanae, Salicion albae<\/em>).<\/li>\n<\/ul>\n<p>Horrelako giroetan, zohikaztegiek baso hezearen eta aintziraren arteko trantsizio habitaten moduan dihardute. Arrazoi horregatik, baterako ekintzak burutuko dira bi habitat motetan, lehengo desorekak zuzentzeko eta ekosistemen berezko garapena ahalbidetzeko asmoz.<\/p>\n<p>Ekintza Ollos de Begonte-ko gunean burutuko da, bertan aurkitzen baitira mota hauetako habitatak.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.lifetremedal.eu\/eu\/life-tremedal\/jarduerak\/c8-ekintza\/\" class=\"small white tt-button\" target=\"_self\"> Osorik irakurri <\/a><\/p>\n<\/dd><dt>C.9 Jarduera <\/dt><dd><h5>San Roque irlan habitat higrofiloen kontserbazio egoera hobetzea (Parga-Ladra-T\u00e1mogako BGL)<\/h5>\n<p>Gaur egun San Roque irla jabetza publikoa da eta haren erabilerak biodibertsitatea zaintzeko helburua du. Hala ere, iraganean jarduera antropiko bortitza jasan zuen, laborantza ez-iraunkorra direla medio, eta horrek neurri handi batean lautada alubialeko topografia eraldatu zuen eta, beraz, irlan aurkitzen diren habitaten osaera ere bai.<\/p>\n<p>Jabetza pribatutik publikora aldatzearekin (2003 eta 2006 artean), erabilera intentsiboa kendu egin zen eta irlan sartutako espezie exotiko inbaditzaileak deuseztatu ziren.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.lifetremedal.eu\/eu\/life-tremedal\/jarduerak\/c9-ekintza\/\" class=\"small white tt-button\" target=\"_self\"> Osorik irakurri <\/a><\/p>\n<\/dd><dt>C.10 Jarduera<\/dt><dd><h5>Germoplasma batu, gorde eta epe luzean kontserbatzea<\/h5>\n<p>Proiektuko zeharkako ekintza bat da, A1 ekintzak haren beharra ezartzen duen guneetan burutuko dena. Proiektuan aukeratutako lekuetan zohikaztegietako eta beste inguru higrofilo batzuetako landareen haziak biltzean eta horiek <strong>Lorategi Botaniko Atlantikoko Landare Germoplasma Bankuan (BG-JBA)<\/strong> gorde eta epe luzean kontserbatzean datza. Banku horretako zientzialari taldea Oviedoko Unibertsitatearen INDUROTeko langileak dira.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.lifetremedal.eu\/eu\/life-tremedal\/jarduerak\/c10-ekintza\/\" class=\"small white tt-button\" target=\"_self\"> Osorik irakurri <\/a><\/p>\n<\/dd><\/dl><p>Eraikuntza proiektuak lursailen jabe diren udalekin eta tokiko erakunde eskudunekin adostuko dira, eta beraiek arduratuko, era berean, egikaritzaren aurreko beharrezko baimenak tramitatzeaz.<\/p>\n<div class=\"hr hr-dotted\">&nbsp;<\/div>\n<h5><span style=\"color: #ff0000\">D. Ekintzen eraginen jarraipena<\/span><\/h5>\n<p>Proiektuko ekintzen eta bere eraginen jarraipena egiteko, habitaten gaineko itxuraberritze ekintzen jarraipenerako, espezieen jarraipenerako eta eragin sozioekonomikoaren jarraipenerako ekintzak gauzatzen dira.<\/p>\n<dl class=\"tabs_type_1\"><dt class=\"current\">D.1. Proiektuak habitaten gainean dituen eraginen jarraipena<\/dt><dd class=\"current\"><h5>Proiektuak habitaten gainean dituen eraginen jarraipena<\/h5>\n<p>Ekintza honetan proiektuan gauzatutako itxuraberritze ekintzen eraginaren jarraipena egin nahi da. Eraginkortasuna neurtu eta dokumentatu nahi da eta, era berean, espero ziren emaitzen betearazpen maila baloratu.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.lifetremedal.eu\/eu\/life-tremedal\/jarduerak\/d1-ekintza\/\" class=\"small white tt-button\" target=\"_self\"> Osorik irakurri <\/a><\/p>\n<\/dd><dt>D.2.Proiektuak espezieen gainean izango dituen eraginen jarraipena<\/dt><dd><h5>Proiektuak espezieen gainean izango dituen eraginen jarraipena<\/h5>\n<p>Ekintza honek C1 eta C7 ekintzek espezieen gainean dituzten eraginen jarraipena hartzen du bere baitan. C1 ekintzaren kasuan, hedapenaren eta populazio indartzearen gai diren espezie mehatxatuen jarraipena egingo da: <em>Carex hostiana<\/em> (Belaten eta Arxurian), <em>Rhynchospora fusca<\/em> (HIC 7150) Arxurian eta <em>Spiranthes aestivalis,<\/em> (Habitaten Zuzentarauaren IV. eranskina) Arxurian.<\/p>\n<p>C.7 Ekintzaren kasuan, <em>Eryngium viviparum Gay<\/em> lehentasunezko espeziearen aleak benetan gehitzea sustatu nahi da Parga-Ladra-T\u00e1mogako BGLko ekintzaguneen barruan (Cospeitoko aintzira eta San Roque irla)<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.lifetremedal.eu\/eu\/life-tremedal\/jarduerak\/d2-ekintza\/\" class=\"small white tt-button\" target=\"_self\"> Osorik irakurri <\/a><\/p>\n<\/dd><dt>D.3. Proiektuaren eragin sozioekonomikoaren jarraipena<\/dt><dd><h5>Proiektuaren eragin sozioekonomikoaren jarraipena<\/h5>\n<p>Proiektu honek, zohikaztegiak eta bestelako gune hezeak kontserbatzen eta horiek lurraldearen kudeaketa orokorrean duten balio eta garrantziaren gaineko kontzientziazio sozial handiagoa pizten laguntzeaz gain, eragin positiboa eduki nahi du tokiko ekonomian eta populazioan.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.lifetremedal.eu\/eu\/life-tremedal\/jarduerak\/d3-ekintza\/\" class=\"small white tt-button\" target=\"_self\"> Osorik irakurri <\/a><\/p>\n<\/dd><\/dl><div class=\"hr hr-dotted\">&nbsp;<\/div>\n<h5><span style=\"color: #ff0000\">E. Komunikazio plana<\/span><\/h5>\n<p>Komunikazio eremuari dagokionez, LIFE+TREMEDALen helburua honakoa da: \u201c<em>gizartea orokorrean informatu eta sentsibilizatzea hezegune kontinentalek -oro har- eta zohikatz habitatek eta inguru higrofiloek -zehazki- dituzten ingurumen balioez eta ematen dituzten ingurumen zerbitzuez<\/em>\u201d.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.lifetremedal.eu\/eu\/life-tremedal\/jarduerak\/e-ekintza\/\" class=\"small white tt-button\" target=\"_self\"> Osorik irakurri <\/a><\/p>\n<div class=\"hr hr-dotted\">&nbsp;<\/div>\n<h5><span style=\"color: #ff0000\">F. Proiektuaren kudeaketa eta koordinazioa<\/span><\/h5>\n<p>Horren barruan sartzen dira proiektua kudeatu eta koordinatzea, beste proiektuekin sareak eratzea, kanpoko finantza ikuskaritza egitea eta kontserbazio plana idaztea LIFEn ostean.<\/p>\n<dl class=\"tabs_type_1\"><dt class=\"current\">F.1. Proiektuaren kudeaketa eta koordinazioa<\/dt><dd class=\"current\"><h5>Proiektuaren kudeaketa eta koordinazioa<\/h5>\n<p>Onuradun koordinatzaileak (GAN) TREMEDAL proiektuaren planifikazio, antolaketa, komunikazio eta kudeaketa egokia bermatu behar ditu, eta, horretarako, honako kudeaketa organoak izango dituen lan egitura ezarri da:<\/p>\n<ul>\n<li><strong> Zuzendaritza\/Pilotutza Batzordea,<\/strong> proiektuaren betearazpenaren arduradun gorena. Onuradun bakoitzeko proiektu zuzendariak osatuko du. Gutxienez hiru aldiz batuko da Batzorde Teknikoaren bilerekin batera (hasieran, tartean eta amaieran).<\/li>\n<li><strong> Batzorde Teknikoa,<\/strong> ekintzen betearazpen egokiaren arduraduna. Onuradun bakoitzeko ordezkari tekniko batek osatuko du. Batzorde hau 7 aldiz batuko da fisikoki proiektuan zehar (Partzuergoaren bilerak).<\/li>\n<li><strong> Onuradun bakoitzaren kudeaketa taldeak:<\/strong> Onuradun bakoitzean proiektu zuzendari bat eta langile tekniko eta administratiboak egongo dira.<\/li>\n<li><strong> Kanpoko talde koordinatzailea.<\/strong> Bere funtzioa koordinatzaile onuraduna proiektua kudeatzeko lanetan babestea da. Horretarako, kanpoko talde bat azpikontratuko da (proiektuak kudeatzen esperientzia aitortua duena) eta berau egongo da onuradun koordinatzailearen kontrolpean, zuzenean. Txostenak Batzordera bidaltzeaz arduratuko da eta harekin harremanetan egoteko bitartekaria izango da.<\/li>\n<\/ul>\n<p><a href=\"http:\/\/www.lifetremedal.eu\/eu\/life-tremedal\/jarduerak\/f1-ekintza\/\" class=\"small white tt-button\" target=\"_self\"> Osorik irakurri <\/a><\/p>\n<\/dd><dt>F.2. Beste proiektuekin sareak eratzea<\/dt><dd><h5>Beste proiektuekin sareak eratzea<\/h5>\n<p>TREMEDALek beste proiektu batzuekin Informazioa eta Esperientzia Trukatzeko Sarea antolatu nahi du (LIFE III, LIFE+ edo proposatutako helburu eta ekintzetarako garrantzitsuak diren bestelakoak). Sare honetan proiektuaren xedeko habitatak itxuraberritu eta kudeatzeko esperientzia duten erakundeak sartuko dira.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.lifetremedal.eu\/eu\/life-tremedal\/jarduerak\/f2-ekintza\/\" class=\"small white tt-button\" target=\"_self\"> Osorik irakurri <\/a><\/p>\n<\/dd><dt>F.3. Kanpoko finantza ikuskaritza<\/dt><dd><h5>Kanpoko finantza ikuskaritza<\/h5>\n<p>Un auditor independiente deber\u00e1 comprobar los estados financieros presentados a la Comisi\u00f3n en el informe final del proyecto. Se comprobar\u00e1 que se haya respetado la legislaci\u00f3n nacional y las normas contables, y se certificar\u00e1 que todos los gastos en que se haya incurrido respetan las Disposiciones Comunes de LIFE +.<\/p>\n<\/dd><dt>F.4. Kontserbazio plana LIFEn ostean<\/dt><dd><h5>Kontserbazio plana LIFEn ostean<\/h5>\n<p>El informe final del TREMEDAL incluir\u00e1 como cap\u00edtulo independiente el <strong>Plan de Conservaci\u00f3n post-LIFE,<\/strong> que explicar\u00e1 c\u00f3mo se pretende continuar las acciones iniciadas en el proyecto en los a\u00f1os posteriores, una vez finalizado \u00e9ste.<\/p>\n<p>El <strong>Plan de Conservaci\u00f3n post-LIFE<\/strong> incluir\u00e1 informaci\u00f3n detallada sobre las acciones que sea necesario llevar a cabo para garantizar la gesti\u00f3n de estos enclaves a largo plazo (cu\u00e1ndo, qui\u00e9n las ejecutar\u00e1 y cu\u00e1les ser\u00e1n las fuentes de financiaci\u00f3n disponibles para ello).<\/p>\n<p>Es importante resaltar que todos los espacios incluidos en el proyecto est\u00e1n bajo la gesti\u00f3n de las autoridades competentes en Natura 2000, y que los conocimientos adquiridos durante el proyecto y los resultados del seguimiento de las acciones facilitar\u00e1n la redacci\u00f3n de este Plan.<\/p>\n<\/dd><\/dl>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>A. Prestaketa ekintzak Ekintza multzo honen barruan sartzen dira Iberiar Penintsulako Eskualde Biogeografiko Atlantikorako zohikatz habitaten presentzia eta banaketari buruzko azterketa, horien tipifikazioa eta karakterizazioa. Era berean, proiektuko kokalekuen \u201cex ante\u201d ebaluazioa egingo da, proiektuaren jarraipenerako adierazle komunak identifikatuko dira, eta kontserbazio ekintza zehatzak egiteko beharrezko proiektu teknikoak idatziko dira. B. Lursailak erostea, Arreo- Caicedo [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"parent":1216,"menu_order":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","template":"page-template-full-width.php","meta":{"footnotes":""},"class_list":["post-1235","page","type-page","status-publish","hentry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/lifetremedal.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/1235","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/lifetremedal.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages"}],"about":[{"href":"https:\/\/lifetremedal.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/page"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/lifetremedal.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/lifetremedal.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1235"}],"version-history":[{"count":25,"href":"https:\/\/lifetremedal.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/1235\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2027,"href":"https:\/\/lifetremedal.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/1235\/revisions\/2027"}],"up":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/lifetremedal.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/1216"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/lifetremedal.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1235"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}